Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Subdirección General de Política Presupuestaria

Zuzendariorde NagusiaJaime Sánchez Mayoral

Helbideak

C/ Alberto Alcocer, 2
28036 Madrid

Telefono: 91 583 75 07

Eginkizunak

Gastuen Politiken Batzordearen eta aplikagarriak diren gainerako arau, akordio eta prozeduren ondoriozko erabakiak direla medio aurrekontu politikari esleitutako aurrekontu prozesuaren emaitzak ekonomia politikaren xedearekin bat datozela egiaztatzeko helburua duten eginkizunak koordinatzea dagokio.

Horrez gain, paragrafo hauetan zehazten diren eginkizunak izango ditu:

  • Aurrekontu-politikaren helburuak gauzatu, hauen jarraipena egin eta horiek lortzeko irizpideak osatzea.
  • Gobernamendu fiskalaren alorrean Europako araudiak ezarritako betebeharrak betetzeko jarraitu behar diren gidalerroak definitzea.
  • Urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrak osatzean lagungarri diren araudi eta jarraibideak garatzea eta hauek gauzatu bitartean prozesua koordinatzea. Bereziki:
    • Aurrekontuen egonkortasunaren xedearen proposamena egitea eta finantzekin zerikusirik ez duen Estatuko gastua mugatzea..
    • Gastuen Politiken Batzordearen erabakiak jakinarazten dituzten ikerketak gauzatzea.
    • Kudeaketa zentroek errespetatu behar dituzten muga kuantitatiboak eta gidalerroak zehaztea, Gastuen Politiken Batzordeak hartutako erabakiak eta finantzarekin zerikusirik ez duen onartutako gastua kontuan hartuz.
    • Kudeaketa zentroek aurreikusitako diru-sarrera eta -zuzkiduren arabera, Estatuko Aurrekontu Orokorren aurreproiektuko diru-sarreren eta gastuen egoera-orriak prestatzea.
    • La coordinación y control de la consignación presupuestaria de los créditos asociados al Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia y su adenda.
    • Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak koordinatu eta prestatzea.
    • Estatuko Aurrekontu Orokorretan ezarri edo finantzatu beharreko inbertsio proiektuen lurralde banaketa aztertzea, inbertsio publiko osoaren koherentziaren analisia eskaini ahal izateko.
  • Administrazio-egintzen, kontratuen eta hitzarmenen legezko eta erregelamenduzko xedapenen txostena egin, prestatzeko eta onartzeko fasean, baita egungo edo etorkizuneko gastu edo diru-sarrera publikoei eragiten dien beste edozein jarduketena ere, aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren oinarrien eskakizunak jarraituz, aplika daitekeen legeria hala ezartzen duenean edo bere menpe dauden organoek hala eskatzen dutenean.
  • Aurrekontuen egonkortasuna kontrolatzeko azterketak eta proposamen zehatzak garatzea, Gobernuak ezarritako gidalerroak jarraituz.
  • Gastu publikoaren kalitatea hobetzea, gastuaren berrikuspenei dagozkien emaitzen ezarpenaren jarraipen aktiboaren bidez, baita gastuaren berrikuspenetan AIReF agintaritzak egindako gomendioei erantzunez hartutako neurriei buruzko urteko txostena egitea eta argitaratzea ere. Zuzendariordetza Nagusi honen menpean dagoen Gastuak aztertzeko eta osotasunez ebaluatzeko prozesuak koordinatzeko eta jarraitzeko unitateak burututako eginkizuna.
  • Kudeaketa zentroek proposaturiko aurrekontuen aldaketen jatorria eta egokitasuna aztertzea eta, hala balegokio, baita urte anitzeko gastuen konpromisoa aztertzea ere; hauen ondorio, dagokien finantzaketa, bide eta izapideari buruzko txostena garatuz.
  • Aurrekontu programak hobeto banatzea ahalbidetzen duten aurrekontu teknikak hobetzeko xedea duten ekimenen proposamena egin eta sustatzea.
  • Lurralde administrazio, nazioarteko organismo eta bestelako instituzio publiko edo pribatuekin harremanak indartzea elkarri informazioa emateko eta aurrekontu instituzioari buruzko esperientziak partekatzeko xedez.
  • Aurrekontuei buruzko informazioaren gardentasuna sustatzea, batik bat herritarrek informazio hau eskuratu ahal izan dezaten.
  • Langile publikoei aurrekontuei buruzko prestakuntza zehatza eskaintzea.