Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Dirección General de Presupuestos

zuzendari nagusia Jaime Iglesias Quintana

Curriculum Vitae (Gardentasunaren Atarirako Esteka)

Helbideak

C/ Alberto Alcocer,2
28036 Madrid

Telefono: 91 583 73 03

Eginkizunak

Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak izango dira honako hauek: aurrekontuen politikaren helburu eta irizpideak aurrera eramatea; estatuko sektore publikoaren gastuak urte anitzetarako programatzea eta Gobernuak ezarritako ekonomia politikaren gidalerroak jarraituz, Estatuko Aurrekontu Orokorrak urtero gauzatzea eta abian jartzen direla bermatzea. Eginbide hauek aurrera eramateko orduan, honako betekizun hauek dagozkio:

  1. Aurrekontu-politikaren helburuak gauzatu, hauen jarraipena egin eta horiek lortzeko irizpideak osatzea.
  2. Gobernamendu fiskalaren alorrean Europako araudiak ezarritako betebeharrak betetzeko jarraitu behar diren gidalerroak definitzea.
  3. Urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrak osatzean lagungarri diren araudi eta jarraibideak garatzea eta hauek gauzatu bitartean prozesua koordinatzea. Bereziki:
    • • Aurrekontuen egonkortasunaren xedearen proposamena egitea eta finantzekin zerikusirik ez duen Estatuko gastua mugatzea.
    • • Gastuen Politiken Batzordearen erabakiak jakinarazten dituzten ikerketak gauzatzea.
    • • Kudeaketa zentroek errespetatu behar dituzten muga kuantitatiboak eta gidalerroak zehaztea, Gastuen Politiken Batzordeak hartutako erabakiak eta finantzarekin zerikusirik ez duen onartutako gastua kontuan hartuz.
    • • Kudeaketa zentroek aurreikusitako diru-sarrera eta -zuzkiduren arabera, Estatuko Aurrekontu Orokorren aurreproiektuko diru-sarreren eta gastuen egoera-orriak prestatzea.
    • • Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak koordinatu eta prestatzea.
    • • Estatuko Aurrekontu Orokorretan ezarri edo finantzatu beharreko inbertsio proiektuen lurralde banaketa aztertzea, inbertsio publiko osoaren koherentziaren analisia eskaini ahal izateko.
  4. Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuaren parlamentuko debatea aurrera eraman bitartean laguntza eskaintzea eta Gorte Nagusiek onartutako gastu eta diru-sarreren egoera-orrien zuzenketak gauzatzea.
  5. Administrazio-egintzen, kontratuen eta hitzarmenen legezko eta erregelamenduzko xedapenen txostena egin, prestatzeko eta onartzeko fasean, baita egungo edo etorkizuneko gastu edo diru-sarrera publikoei eragiten dien beste edozein jarduketena ere, aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren oinarrien eskakizunak jarraituz, aplika daitekeen legeria hala ezartzen duenean edo bere menpe dauden organoek hala eskatzen dutenean.
  6. Aurrekontuen egonkortasuna kontrolatzeko azterketak eta proposamen zehatzak garatzea, Gobernuak ezarritako gidalerroak jarraituz.
  7. Gastu publikoaren kalitatea hobetzea, gastuaren berrikuspenei dagozkien emaitzen ezarpenaren jarraipen aktiboaren bidez, baita gastuaren berrikuspenetan AIReF agintaritzak egindako gomendioei erantzunez hartutako neurriei buruzko urteko txostena egitea eta argitaratzea ere.
  8. Estatuko Aurrekontu Orokorren zeharkako azterketa egiteko aukera ematen duten metodologien garapena eta inplementazioa, baita txostenen diseinua, prestaketa eta koordinazioa eta webguneen bidez zabaltzea ere.
  9. Estatuko sektore publikoaren jarduerako ekonomia eta aurrekontuen eraginak aztertzea. Bereziki:
    • • Epe ertainera Estatuko eta bertako sektore publikoko eragileen diru-sarreren estimazioa gauzatzea, gainontzeko organoen eskumenei kalterik egin gabe.
    • • Gastu publikoaren programa eta politiken eragin ekonomikoa aztertzea, hauen ordezko egoerek sor dezaketen sentsibilitatea aztertzea eta epe ertaineko proiekzio ekonomikoekin koherentzia duten egiaztatzeaz gain, sektoreari, lurraldeari eta finantzaketari lotutako alderdiak gogoan hartzea.
  10. Egoera ekonomikoak diru-sarrera eta gastu publikoetan dituen eraginak aztertu eta aurreikustea.
  11. Estatuko Aurrekontu Orokorren gastu eta diru-sarrera publikoen eskualdeen araberako fluxuen banaketa aztertzea.
  12. Estatuko sektore publikoko enpresa eta fundazio azpisektorearen helburuak eta gastu politiken koherentzia aztertzea.
  13. Estatuko sektore publikoko enpresa- eta sortze-azpisektoreen ekonomia-, finantza- eta aurrekontu-jardueraren azterketa eta jarraipena egin, baita Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorrak aipatzen dituen kontratu-programen prestaketa eta likidazioa ere.
  14. Aurrekontuan kudeaketa zentroei ezarritako helburuak eta egokitu zaizkien zuzkiduren aplikazioa aztertu eta hauen jarraipena egitea; aurrekontuak modu eraginkorrean eslei daitezen.
  15. Kudeaketa zentroek proposaturiko aurrekontuen aldaketen jatorria eta egokitasuna aztertzea eta, hala balegokio, baita urte anitzeko gastuen konpromisoa aztertzea ere; hauen ondorio, dagokien finantzaketa, bide eta izapideari buruzko txostena garatuz.
  16. Lurralde Administrazioen Finantzaketa sistemek Estatuko Aurrekontu Orokorrengan duten eragina zenbatestea eta aztertzea.
  17. Estatuko Aurrekontu Orokorretan adierazten diren diru-sarrera eta gastuak gauzatzen direla egiaztatzea eta hauen garapena aztertzea.
  18. Aurrekontu programak hobeto banatzea ahalbidetzen duten aurrekontu teknikak hobetzeko xedea duten ekimenen proposamena egin eta sustatzea.
  19. Lurralde administrazio, nazioarteko organismo eta bestelako instituzio publiko edo pribatuekin harremanak indartzea elkarri informazioa emateko eta aurrekontu instituzioari buruzko esperientziak partekatzeko xedez.
  20. Aurrekontuei buruzko informazioaren gardentasuna sustatzea, batik bat herritarrek informazio hau eskuratu ahal izan dezaten.
  21. Langile publikoei aurrekontuei buruzko prestakuntza zehatza eskaintzea.