Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Subdirección General de Análisis Presupuestario Transversal y Gestión de Recursos

Zuzendariorde Nagusia Ignacio Gutiérrez Gilsanz

Helbideak

C/ Alberto Alcocer,2
28036 Madrid

Telefono: 91 583 50 61

Eginkizunak

Zuzendariordetza Nagusi honi dagokio:

  • Estatuko Aurrekontu Orokorren zeharkako azterketa egiteko aukera ematen duten metodologien garapena eta inplementazioa, baita txostenen diseinua, prestaketa eta koordinazioa eta webguneen bidez zabaltzea ere.
  • Aurrekontu prozesuaren beharren plangintza logistikoa, zuzendaritza zentroko giza baliabideen eta baliabide materialen kudeaketa, eta Zuzendaritza Nagusiko titularrari laguntza eta sostengua ematea.

Eskatzen diren estaldurako eta laguntzako eginkizunak burutuko ditu, honako gai hauen esparruan:

  • Urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrak osatzean lagungarri diren araudi eta jarraibideak garatzea eta hauek gauzatu bitartean prozesua koordinatzea. Bereziki:
    • Aurrekontuen egonkortasunaren xedearen proposamena egitea eta finantzekin zerikusirik ez duen Estatuko gastua mugatzea.
    • Gastuen Politiken Batzordearen erabakiak jakinarazten dituzten ikerketak gauzatzea.
    • Kudeaketa zentroek errespetatu behar dituzten muga kuantitatiboak eta gidalerroak zehaztea, Gastuen Politiken Batzordeak hartutako erabakiak eta finantzarekin zerikusirik ez duen onartutako gastua kontuan hartuz.
    • Kudeaketa zentroek aurreikusitako diru-sarrera eta -zuzkiduren arabera, Estatuko Aurrekontu Orokorren aurreproiektuko diru-sarreren eta gastuen egoera-orriak prestatzea.
    • Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak koordinatu eta prestatzea.
    • Estatuko Aurrekontu Orokorretan ezarri edo finantzatu beharreko inbertsio proiektuen lurralde banaketa aztertzea, inbertsio publiko osoaren koherentziaren analisia eskaini ahal izateko.
  • Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuaren parlamentuko debatea aurrera eraman bitartean laguntza eskaintzea eta Gorte Nagusiek onartutako gastu eta diru-sarreren egoera-orrien zuzenketak gauzatzea.
  • Administrazio-egintzen, kontratuen eta hitzarmenen legezko eta erregelamenduzko xedapenen txostena egin, prestatzeko eta onartzeko fasean, baita egungo edo etorkizuneko gastu edo diru-sarrera publikoei eragiten dien beste edozein jarduketena ere, aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren oinarrien eskakizunak jarraituz, aplika daitekeen legeria hala ezartzen duenean edo bere menpe dauden organoek hala eskatzen dutenean.
  • Estatuko Aurrekontu Orokorren gastu eta diru-sarrera publikoen eskualdeen araberako fluxuen banaketa aztertzea.
  • Aurrekontu programak hobeto banatzea ahalbidetzen duten aurrekontu teknikak hobetzeko xedea duten ekimenen proposamena egin eta sustatzea.
  • Lurralde administrazio, nazioarteko organismo eta bestelako instituzio publiko edo pribatuekin harremanak indartzea elkarri informazioa emateko eta aurrekontu instituzioari buruzko esperientziak partekatzeko xedez.
  • Aurrekontuei buruzko informazioaren gardentasuna sustatzea, batik bat herritarrek informazio hau eskuratu ahal izan dezaten.
  • Langile publikoei aurrekontuei buruzko prestakuntza zehatza eskaintzea.