Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Haurtzaroan, nerabezaroan, eta familian duen eraginaren txostena

2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrak egiteko arauak ezartzen dituen ekainaren 9ko HFP/535/2022 Aginduaren 7. artikuluaren 7. atalean ezartzen da aurrekontuek haurtzaroan, nerabezaroan eta familietan duten eraginaren txostena prestatu behar dela.

Txostenean aipatutako gizatalderen baterako garrantzitsuak diren 2023. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren Proiektuaren gastu-programek izaten duten eragina aztertuko da, ministerioetako sailek jakinarazitako informazioa oinarri.

Oraingo honetan, 2023. urterako EAOen Legearen proiekturako, I. liburukiak osatzen du txostena, txostenaren edukiari buruzkoa eta, gizataldeen ingurune soziodemografikoaren mugaketaz gain, datu eta adierazlerik garrantzitsuenak biltzen ditu. Aurrekontu-programa bakoitzaren zuzeneko eta zeharkako lotura deskribatzen da eta, gainera, GIHetan, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean, haurren ongizatearen alderdietan eta familia-ongizatearen alderdietan duen eragina erakusten du.

Bestalde, Eranskinean aurrekontu-programa guztien multzoa jasota dago, eta ministerio-atalen arabera erakusten dira.