Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Zeharkako aurrekontu-txostenak

Txostenetarako estekak.

Representación GráficaTansversal Informe de Impacto de Género Informe de alineamiento de los PGE con la Transición ecológica Presupuestos por ODS Informe del impacto en la infancia, en la adolescencia y en la familia

ZER DURA ZEHARKAKO AURREKONTU-TXOSTENAK?

Baliabide publikoak politika eta zerbitzu publikoen artean (pentsioak, osasuna, hezkuntza, ikerkuntza, herritarren segurtasuna, etab.) banatzean oinarritutako aurrekontuaren ohiko aurkezpenaren aurrean, Aurrekontuaren zeharkako txostenek agerian uzten dute gastu-programek interes publikoko arlo edo helburu jakin batzuei egiten dieten ekarpena; horiek lortzeko, hainbat aurrekontu-politikek parte hartzen dute.

ZEIN HELBURU LORTU NAHI DIRA AURREKONTUAREN ZEHARKAKO INFORMAZIOAREKIN?

Estatuko Aurrekontu Orokorrak (EAO) Gobernuaren politika ekonomikoaren tresnarik garrantzitsuena dira. Hala ere, EAOek osatzen duten dokumentazioa oso zabala da, eta horrek batzuetan zaildu egin dezake hura irakurtzea eta ulertzea. Zeharkako informazioaren lehen helburua aurrekontua gizartera hurbiltzea da, herritarrarengandik hurbilago dagoen ikuspegia emanez, bakarrik finantzazkoa ez dena. Gainera, zeharkako informazioak aurrekontua formulatzeko prozesua indartzen eta aurrekontuei buruzko informazioaren kalitatea hobetzen laguntzen du, eta gardentasuna eta zerga-erantzukizuna sustatzen ditu.

ZEIN DIRA ESTATUKO AURREKONTU OROKORREKIN BATERA DOAZEN ZEHARKAKO TXOSTENAK?

Honako hauek dira Estatuko Aurrekontu Orokorrekin batera doazen zeharkako txostenak, orrialde honen bidez eskura daitezkeenak:

  • Genero-eraginaren txostena.
  • Agenda 2030ko Garapen Iraunkorrerako Helburuak Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bat egitearen txostena.
  • Trantsizio ekologikoa Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bat egitearen txostena.
  • Haurtzaroan, nerabezaroan, eta familian duen eraginaren txostena.