2022ko urriaren 06an Gorte Nagusien aurrean aurkeztu da 2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektua. Webgune honek horri buruzko dokumentazioa eskuratzeko aukera errazten du. Besteak beste, gai hauei buruzko informazioa aurkezten da: Legearen artikuluak; diru-sarreren eta gastuen egoerak; ustiapeneko eta kapitaleko aurrekontuak; ekonomia- eta finantza-txostena; aurrekontu-atal bakoitzaren helburuen memoriak; inbertsio errealen eranskinak; memoria ekonomiko-organikoa eta programen araberako memoria; finkatutako aurrekontua; Espainia-Europar Batasuna finantza-fluxuen eranskina; 2021eko aurrekontuaren likidazioa; 2022ko aurrekontuaren likidazioaren aurrerapena; eta Espainiako Bankuaren funtzionamenduko eta inbertsioetako gastuak, baita zeharkako aurrekontu-azterketako txostenak ere.
Halaber, lauki honen eskuinaldean agertzen diren banner-ren bidez Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen proiektuko zifren irudikapen grafikorako sarbidea, eta aipatutako legearen proiektuak genero-berdintasunari, haurtzaroari, nerabezaroari eta familiari, Agenda 2030eko Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeari eta trantsizio ekologikoari nola laguntzen dien ezagutzeko sarbidea errazten da.