Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Agenda 2030ko Garapen Iraunkorrerako Helburuak Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bat egitearen txostena

2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrak egiteko arauak ezartzen dituen uztailaren 14ko HAC/641/2020 Aginduaren 7. artikuluaren 8. atalean honako hau ezartzen da, Agenda 2030ko Garapen Iraunkorrerako Helburuak Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bat egitearen Txostenari dagokionez:

Ministerioetako sailek Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzari gastu-programek Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko izan duten ekarpena aztertzen duen txostena bidaliko diote, Estatu Idazkaritzak horretarako ezartzen dituen baldintzen arabera.

Txosten horiek Agenda 2030ko Garapen Iraunkorrerako Helburuak Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bat egitearen Txostena egiteko oinarri izango dira, Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzak idatzitakoa. Hori egiteko, Eskubide Sozialak eta Agenda 2030 Ministerioko, Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzako, Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusiko, eta Ogasun Ministroaren Kabineteko ordezkariek osatutako lantaldea eratuko da.

Txostenean Agenda 2030ko Garapen Iraunkorrerako Helburuak 2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrekin bat egitea aurkezten da, ministerioetako sailek jakinarazitako informazioa oinarri.