Atal honek Genero-eraginaren txostena ulertzen edo osatzen lagundu dezakeen eduki gehigarria eskuratzeko aukera ematen du.
Ataletan nabigatzean, hainbat alderditan sakondu daiteke, besteak beste, txostena osatzeko aplikatu beharreko araudia edo Estatuko Aurrekontu Orokorren esparruan genero-ikuspegia txertatzeko erabili den metodologia. Ildo beretik, 2030 Agendan genero-berdintasunaren sartzea aipatu egiten da, baita horren azterketa EAO eta GIH arteko bat egitearen txostenaren bitartez ere.
Halaber, atal honetan hainbat dokumentu biltzen dira, Baliabideak-Txostenaren Emaitzak epigrafea osatzen duen informazioa prestatzen laguntzeko. Horrela, erabilitako kontzeptu nagusien definizioak biltzen dituen glosario terminologiko bat erantsi da, baita gida metodologiko bat ere, ikuspegi teoriko eta praktiko bikoitzaren bidez aurrekontu-programetan genero-ikuspegia aztertzean sortutako zalantza nagusiak argitzen lagunduko dutenak.