Espainiako Konstituzioaren 134. artikuluak honela dio:
- Gobernuari dagokio Estatuaren Aurrekontu Orokorrak prestatzea, eta Gorte Nagusiei, berriz, horiek aztertu, zuzendu eta onestea.
- Estatuaren Aurrekontu Orokorrak urtean urtekoak izango dira, estatuko sektore publikoaren gastu eta sarrera guztiak barneratuko dituzte, eta beraietan jasoko dira estatuaren zergei dagozkien onura fiskalak.
- Gobernuak Diputatuen Kongresuan aurkeztu beharko ditu Estatuaren Aurrekontu Orokorrak, aurreko urtekoak agortu baino hiru hilabete lehenago gutxienez.
- Aurrekontuei buruzko legea kasuan kasuko ekitaldi ekonomikoaren lehen egunerako onesten ez bada, ulertuko da aurreko ekitaldiko aurrekontuak zuzenean luzatu direla, berriak onetsi arte.
…
Artikulu horri jarraikiz, eta aurrekontu-legeriaren bidez garatu ahala (bereziki Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorra eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa), webgune honetan Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko informazio guztia jasotzen da, bai indarrean daudenei, bai aurreko ekitaldiei buruzkoa.