Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Espainiako ekonomiaren eskualdeko datu basea: BD.MORES

Eskualde eremuko BD.MORES datu basea izaten da oinarri estatistikoa, lan dokumentu gisa argitaratutako eskualde eremuko analisi lan askotarako. Hark eskainitako datuak ez dira ofizialak. Hala ere, erabili zen lanetarako ezinbesteko elementua izaki, baditu Espainiako eskualdeak ikertzeko guztiz baliagarriak diren zenbait ezaugarri. Hura lantzeko oinarrizko metodologia, D-2008-02 dokumentuak azaltzen du. Dokumentu horretan, edukia, aldagaien definizioa eta lantzeko metodologia ageri dira.

Eskualdeko datu-baseak agertzen dira hiru oinarrizko urte aipatuz: 2008, 2010 eta 2015. 2008ko BD.MORES datu-baserako, Espainiako Kontularitza Nazionaleko metodologia jarraitu da SEC 95 sistemaren arabera; 2010eko BD.MORES datu-baserako eta 2015eko BD.MORES datu-baserako, ordea, SEC 2010 sistemaren arabera jarraitu da.

Datu-base bakoitza XLSX formatuan dagoen kalkulu-orrian eskaintzen da (gutxi gorabehera 3,0 Mb-takoa da).