Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

BD.EURS Europako eskualdeen datu-basea

BD.EURS datu-baseak (NACE Rev. 2) Europako 121 eskualdetako oinarrizko aldagai makroekonomikoak aurkezten ditu —BEGa nominaletan eta errealetan, enplegua, kapital finkoaren eraketa gordina, eta kapitalaren stock-a—, sektoreka banatuta, EUROSTAT-en sailkapenaren arabera (NACE Rev. 2). Lehen bertsioan bezala, BD.EURS-aren bertsio hau 1995-2014 aldirako informazio-kalitate eta -kopuru handiagoa duten eskualdeetara (NUTS-2 mailan) mugatzen da. Aipatutako eskualdeak honako hauek dira: Belgika, Alemania, Frantzia, Italia, Holanda, Austria, Portugal, Suedia, eta Espainia. Oinarrizko informazio-iturria EUROSTAT-en eskualdeko serieak dira, eta erreferentzia gisa herrialdeetarako dagoen informazioa ere erabiltzen da, bereziki AMECO eta EU-KLEMS datu-baseetan. Aztertutako epea luzatzeaz gain, bertsio hau Nazioetako eta Eskualdeetako Kontuen Sistemarako erreferentzia den Europako metodologia berrira (SEC 2010) moldatzen da. Egitearen metodologia Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusiaren lan-dokumentuetan aurkezten da: Escribá, J., A. Gómez, M.J. Murgui and M.T. Sanchis (2019): BD.EURS (NACE Rev.2) database: New estimations. D-2019-1, Escribá J. y M.J. Murgui (2012), Nuevas estimaciones del stock de capital para las regiones europeas (1995-2007), D-2012-04 y Escribá J. y M.J. Murgui (2013), La Base de Datos BD.EURS (NACE Rev. 1), D-2013-02.