Zuzendariorde
Nagusia Domingo García Díez
Helbideak
Alberto Alcocer 228036 MadridTelefono: 91 583 74 01
Eginkizunak
Aurrekontu prozesuaren garapena modu iraunkorrean koordinatzea dagokio, bai Estatuko Aurrekontu Orokorrak garatzeko aldian zehar, bai hau hasi aurretik eta horren ondoren; prozesuaren faseak eraginkortasunez eta dagozkien epeetan aurrera eraman daitezen.
Horrez gain, paragrafo hauetan zehazten diren eginkizunak izango ditu:
- Urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrak osatzean lagungarri diren araudi eta jarraibideak garatzea eta hauek gauzatu bitartean prozesua koordinatzea. Bereziki:
- Aurrekontuen egonkortasunaren xedearen proposamena egitea eta finantzekin zerikusirik ez duen Estatuko gastua mugatzea.
- Gastuen Politiken Batzordearen erabakiak jakinarazten dituzten ikerketak gauzatzea.
- Kudeaketa zentroek errespetatu behar dituzten muga kuantitatiboak eta gidalerroak zehaztea, Gastuen Politiken Batzordeak hartutako erabakiak eta finantzarekin zerikusirik ez duen onartutako gastua kontuan hartuz.
- Kudeaketa zentroek aurreikusitako diru-sarrera eta -zuzkiduren arabera, Estatuko Aurrekontu Orokorren aurreproiektuko diru-sarreren eta gastuen egoera-orriak prestatzea.
- La coordinación y control de la consignación presupuestaria de los créditos asociados al Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia y su adenda.
- Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak koordinatu eta prestatzea.
- Estatuko Aurrekontu Orokorretan ezarri edo finantzatu beharreko inbertsio proiektuen lurralde banaketa aztertzea, inbertsio publiko osoaren koherentziaren analisia eskaini ahal izateko.
- Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuaren parlamentuko debatea aurrera eraman bitartean laguntza eskaintzea eta Gorte Nagusiek onartutako gastu eta diru-sarreren egoera-orrien zuzenketak gauzatzea.
- Administrazio-egintzen, kontratuen eta hitzarmenen legezko eta erregelamenduzko xedapenen txostena egin, prestatzeko eta onartzeko fasean, baita egungo edo etorkizuneko gastu edo diru-sarrera publikoei eragiten dien beste edozein jarduketena ere, aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren oinarrien eskakizunak jarraituz, aplika daitekeen legeria hala ezartzen duenean edo bere menpe dauden organoek hala eskatzen dutenean.
- Aurrekontuen egonkortasuna kontrolatzeko azterketak eta proposamen zehatzak garatzea, Gobernuak ezarritako gidalerroak jarraituz.
- Kudeaketa zentroek proposaturiko aurrekontuen aldaketen jatorria eta egokitasuna aztertzea eta, hala balegokio, baita urte anitzeko gastuen konpromisoa aztertzea ere; hauen ondorio, dagokien finantzaketa, bide eta izapideari buruzko txostena garatuz..
- Lurralde Administrazioen Finantzaketa sistemek Estatuko Aurrekontu Orokorrengan duten eragina zenbatestea eta aztertzea.
- Estatuko Aurrekontu Orokorretan adierazten diren diru-sarrera eta gastuak gauzatzen direla egiaztatzea eta hauen garapena aztertzea.