Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Langileria kostuak

Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiaren zeregina izango da Ogasun Ministerioari legez atxikitako eginkizunak burutzea; hau da, sektore publikoan lan egiten duten pertsonen ordainsarien neurriak ezarri eta kontrolatzea, bai eta Estatuko Administrazioaren lanpostuak emateari dagozkionak ere. Xede horrekin, honako eginkizun hauek dagozkio zehazki:

  • Eginkizun araugileak eta; ordainsarien, kalte-ordainen eta sektore publikoarentzat ondorio ekonomikoak sorrarazi ditzaketen neurrien azterketa, txosten eta kontrol funtzioak gauzatzea..
  • Langileen kostuen politikak eta ordainsariak aplikatzeko irizpide orokorrak diseinatzea.
  • Langileen kostuak aztertu eta zenbatzea, horri buruzko txostena garatzeko eta hauek Estatuko Aurrekontu Orokorretan sartzeko proposamena gauzatzeko.
  • Kostuen eraginkortasunaren ikuspuntutik Estatuko Administrazioaren organoen egitura aztertzea.
  • Lanpostuen zerrenda eta katalogoak onartzeko eta aldatzeko proposamenak eta Estatuko Administrazioko egitura organikoetako lanpostu eskaintza aztertzea.
  • Aurrekontuen araudiak ezartzen dituen baldintzak jarraituz, estatuko sektore publikoko langileen soldata-masa baimentzea.
  • Langileen kostuengan ondorio ekonomikoak sor ditzaketen akordio, hitzarmen, itun edo antzekoen derrigorrezko txostenak aldez aurretik garatzea, eta aurrekontuen arauek hala ezartzen badute, baita langileen eta funtzionarioak ez direnen ordainsari baldintzen zehaztapen eta aldaketari buruzko txostenak garatzea ere.
  • Ministerioarteko Ordainsari Batzordearen eta Enpresa Publikoen Negoziaketa Kolektiboaren Jarraipena egiteko Batzordearen alorreko araudiak ezarritako hitzarmen eta akordioek baimenen esparruan zehazten dituzten eginkizunak aurrera eramatea.
  • Langileen kontratazioa baimentzea, nahiz eta kontratuak aldi baterakoak izan eta, hala esleitu bazaio, estatuko sektore publikoko alorreko bitarteko funtzionarioak izendatzea.
  • Estatuko sektore publikoko zuzendaritzako langileen erregistroa kudeatu eta, kasuan-kasuan, zuzendaritzako langileen urteroko ordainsariei buruzko datuak jakinarazteko indarrean dagoen araudiaren egokitasunari buruzko ebazpena igortzea.
  • Goi-karguen ordainsariak zehazteko txostena garatzea eta proposamena aurkeztea, baita Ogasun ministroari estatuko sektore publikoko erakundeak sailkatzeko proposamena egitea ere, bere araudi zehatzari jarraikiz.

Kostuen eta Ordainsarien Azterketa Zuzendariordetza Nagusiaren eta Ordainsari eta Lanpostuen Kudeaketa Zuzendariordetza Nagusiaren bitartez burutuko ditu eginkizun horiek Zuzendaritza Nagusiak.