Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

2018ko aurrekontu luzatua, 2019rako

Espainiako Konstituzioaren 134.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, “Aintzinkontuen legea dagokion ekonomiko ihardunaldiaren lehen eguna baino lehen onartzen ez baldin bada, automatikoki aurreko ihardunaldiko Aintzinkontuak berrien onartzea iritsi arte luzatuak izango dira”.

Bere aldetik, azaroaren 26ko 47/2003 Aurrekontuen Lege Orokorraren 38. artikuluak 2. eta 3. ataletan honakoa adierazten du: “2. Luzapenak ez du eraginik izango luzatzen diren aurrekontuen ekitaldian amaitzen diren programa edo ekintzei edo ekitaldi horretan iraungitzen diren obligazioei dagozkien gastuengan. 3. Luzatutako aurrekontuaren oinarrizko egitura, guztizko zenbatekoa aldatu gabe, aurrekontua gauzatu behar den ekitaldian indarrean dagoen administrazio antolaketaren arabera egokituko da”. Ondorioz, eta Espainiako Konstituzioak aurreikusitako egoera izanik, 2018Estatuko Aurrekontu Orokorrak luzatutzat hartzen dira aipatutako Aurrekontuen Lege Orokorraren 38. artikuluan aurreikusitako ekintzak burutu ondoren.

Orri honetan Aurrekontuen Lege Orokorrean aurreikusitako ekintzek eragindako datu ekonomikoak jasotzen dira.

Gainontzeko dokumentazioa luzatzen diren 2018 urteko Estatuko Aurrekontu Orokorretan ikus daiteke.