Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Ekonomia eta finantza txostena

Ekonomia eta finantza txostenean, Estatuaren Aurrekontu Orokorren ezaugarri eta zifra nagusiak aztertzen dira. Txostenak hiru atal ditu. Lehen atalean Estatuaren Aurrekontua Orokorren ingurune ekonomikoa dago jasota. Bigarren atalean, lehentasunezko ildoak eta aurrekontuen ezaugarri nagusiak deskribatzen dira, eta aurrekontuok eratzen dituzten gastu politikak aztertzen dira. Horren gain, lurralde administrazioen eta inbertsio publikoaren finantzaketari buruzko azterketa bereizia ere egiten da atal horretan, finantzaketa horrek aurrekontuetan duen garrantzia dela medio. Azkenik, hirugarren atalean, Estatuko sektore publikoa osatzen duten eragileen aurrekontuak xeheki aztertzen dira.