Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Aurrekontuak

Espainiako Konstituzioaren 134. artikuluak honela dio:

  1. Gobernuari dagokio Estatuaren Aurrekontu Orokorrak prestatzea, eta Gorte Nagusiei, berriz, horiek aztertu, zuzendu eta onestea.
  2. Estatuaren Aurrekontu Orokorrak urtean urtekoak izango dira, estatuko sektore publikoaren gastu eta sarrera guztiak barneratuko dituzte, eta beraietan jasoko dira estatuaren zergei dagozkien onura fiskalak.
  3. Gobernuak Diputatuen Kongresuan aurkeztu beharko ditu Estatuaren Aurrekontu Orokorrak, aurreko urtekoak agortu baino hiru hilabete lehenago gutxienez.
  4. Aurrekontuei buruzko legea kasuan kasuko ekitaldi ekonomikoaren lehen egunerako onesten ez bada, ulertuko da aurreko ekitaldiko aurrekontuak zuzenean luzatu direla, berriak onetsi arte.

Artikulu horri jarraikiz, eta aurrekontu-legeriaren bidez garatu ahala (bereziki Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorra eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa), webgune honetan Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko informazio guztia jasotzen da, bai indarrean daudenei, bai aurreko ekitaldiei buruzkoa.