Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Genero-eraginaren txostena

2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrak egiteko arauak ezartzen dituen uztailaren 14ko HFP/641/2020 Aginduaren 7. artikuluaren 6. atalean honako hau ezartzen da, Genero-eraginaren Txostenari dagokionez:

Genero-eraginaren txostena hiru kapitulu nagusiek osatzen dute, Egoera, Agerpena, eta Baliabideak-Emaitzak.

Egoera atala Espainiako Estatistika Institutuarekin elkarlanean egingo da, eta adierazle garrantzitsuenen inguruan lan egingo dute Espainiako gizartean dagoen genero-egoerari buruzko diagnostikoa egiteko. Bigarren atalean, Agerpenari dagokion atalean, Estatuko Administrazio Orokorrean emakumeek zein gizonek daukaten egoera eta agerpena aztertuko dira. Amaitzeko, Baliabideak-Emaitzak atala ministerioetako sailek Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzari generoak gastu-programetan izaten duen eragina aztertzen duten txostenek osatuko dute, Estatu Idazkaritzak horretarako ezartzen dituen baldintzen arabera.

Berdintasun Ministerioko, Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzako, Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusiko, eta Langileen Kostuen Zuzendaritza Nagusiko ordezkariek osatutako lantaldea eratuko da Genero-eraginaren Txostena idazteko. Txostena Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen aurreproiektuarekin batera aurkeztuko da.

Txostenean 2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren Proiektuaren gastu-programek generoan izaten duten eragina aztertuko da, ministerioetako sailek jakinarazitako informazioa oinarri.