Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Informe de infancia, familia y adolescencia

2019ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak egiteko arauak ezartzeari buruzko ekainaren 28ko HAC/692/2018 Aginduaren 7 artikuluaren 7 atalean, hau ezartzen da haurtzaro, familia eta nerabezaroan gastu-programek izan duten inpaktuari buruz:

“Horretarako ezarriko diren Ministerioetako sailek txosten bat helaraziko die Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritzari gastu-programek haurtzaroan, nerabezaroan eta familian izan duten inpaktua aztertzeko, aipatu Estatuko Idazkaritzan ezartzen diren baldintzen pean.

Aipatutako txostenak oinarria izango dira Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritzak haurtzaroan, nerabezaroan eta familian gastu-programek izan duten inpaktuari buruzko Txostena burutzeko. Lan horretarako, hots, haurtzaroan, nerabezaroan eta familian gastu-programek izan duten inpaktuari buruzko Txostenaren azken idazketa egiteko, lan-talde bat egingo da ordezkari hauekin: Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizaterako Ministeriokoekin, Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritzakoekin eta Aurrekontu Orokorren Zuzendaritza Nagusikoekin. Eta txostenarekin batera Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen aurre-proiektua atxikiko da”.

Ministerioetako sailek emandako informazioa oinarri 2019rako egin diren Estatuko Aurrekontu Orokorretako Proiektuen gastu-programek haurtzaroan, nerabezaroan eta familian izan duten inpaktua aztertuko du aipatu txostenak.