Gobierno de España. Ministerio de Hacienda Y Función Pública. Abre nueva ventana Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos
Administración Presupuestaria

Genero-inpaktuari buruzko txostena

2018. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrak egiteko arauak ezartzen dituen ekainaren 27ko HFP/614/2018 Aginduaren 7. artikuluaren 6. atalean honako hau ezartzen da, Genero-eraginaren Txostenari dagokionez:

“Ministerioetako sailek Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzari generoak gastu-programetan izaten duen eragina aztertzen duen txostena bidaliko diote, Estatu Idazkaritzak horretarako ezartzen dituen baldintzen arabera.

Txosten horiek Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzak Genero-eraginaren Txostena aurkezteko oinarri izango dira. Genero-eraginaren Txostena idazteko, Lehendakaritza, Gorteekiko Harremanak eta Berdintasun Ministerioko ordezkariek, Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzako ordezkariek, eta Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusiko ordezkariek osatutako lantaldea egingo da, eta txostena Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege-aurreproiektuarekin batera aurkeztuko da.”

Txostenean 2018. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren Proiektuaren gastu-programek generoan izaten duten eragina aztertuko da, ministerioetako sailek jakinarazitako informazioa oinarri.