Zuzendariorde
Nagusia
Javier Simón García
Heldibeak
Avenida del General Perón, 38 (Edificio Master's II)28020 MadridTelefono: 91 349 15 80
Eginkizunak
- Estatuko Klase Pasiboen Erregimeneko eta gerra zibileko araudi berezian jasotzen diren pentsioak eta eskumenekoak diren bestelako prestazio, kalte-ordain, laguntza eta aurrerakinak aitortu, kudeatu eta proposatzea; baita informazioaren eta bezeroarekiko arretaren eginkizunean jardutea ere.
- Estatuko Gastuen Aurrekontuko 07. Atalean jasotzen diren eta gizarte-prestazioen alorrean esleituta dituen kredituak aztertu, programatu, kuantifikatu eta horien jarraipena egitea.
- Klase Pasiboen arloko hitzarmenen aurka aurkeztutako errekurtsoak ebatzi, eta jendeari argibideak eta arreta eskaintzeko eginkizunak bete.
Orain arte Langileen Kostuen Zuzendaritza Nagusiaren menpe egon den Klase Pasiboak Kudeatzeko Zuzendariordetza Nagusiaren eginkizunak modu berean beteko dira 2020ko urriaren 6ra arte,
Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren oinarrizko egitura garatzen duen apirilaren 28ko 497/2020 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian eta bigarren xedapen iragankorrean aurreikusten denari jarraituz.